Antzezlanak

2014tik, 16 antzezlan oholtzaratu ditugu, horien artean…

GUATEKE

“Ongi etorriak izan zaitezte gure festa erraldoira! Egun honetan, garai zaharrak
gogoratzeko asmotan elkartu gara.. Jakin badakigu, ez direla unerik
ederrenak… Baina utz ditzagun penak albo batera! Bete sabelak, busti
eztarriak eta mugitu zuen eskeletoak munduaren amaiera balitz bezala! Pasa
eta gozatu lagunok! Beste guztia… gure kontu!”
Zer gertatuko litzateke munduaren amaierak festa batean harrapatuko bagintu?

FLORIDA

Sebas-en etorrerak aztoratu egingo ditu “Florida”-ko egoiliarrak. Valerio-k lekua utzi beharko dio iritsi berriari, baina honek azken borondatea bete nahiko du: hil aurretik, bere emaztea ezagutu zuen lekua azkeneko aldiz ikustea. Zestoako bainuetxea, alegia. Egoilarren laguntzarekin matxinatu eta baso librean murgilduko dira, abenturaz-abentura ezusteko amaierara iritsi arte.

ORLAAC-EN ESKUAK

Paul Orlac-en bizitza ezin hobea da. Munduko pianistarik ospetsuenetarikoa da, eta Ivonne izeneko emakume zoragarri batekin dago ezkonduta. Baina batzuetan patuak ezusteko desatseginak gordetzen ditu, eta Orlac jaunarenak ehun eta laurogei graduko itzulia emango du, tren istripu batean eskuak galtzen dituenean. Zorigaiztoko gertakari horrek Gogol doktorea ezagutzera eramango du. Kasuaren larritasuna ikusita, medikuak erabaki gogor bat hartu beharko du Ivonne-rekin batera: Orlac-ekin esperimentatzea, hildako baten eskuak jarriz pianista famatuari.

ELURRA

Elurte bortitz baten ondorioz, herri txiki bateko biztanleak inkomunikatuta geratuko dira. Egunak aurrera doazela, sineskeriak eta iraganeko pasarteek hartuko dute boterea… Zer egingo dute herritarrek egoera amaitu dadin? Nola apurtu inkomunikazioa?

HYSTERIA

`Hysteria femeninoa´ delako gaitz ezagunaren tratamendua behar duen emakume baten istorioa kontatzen digu. Zuzeneko musikak eta bost aktorek sortutako magiaren bitartez, beste mundu batera bidaiatuko dugu, non pertsonaia ezberdinek eta elegantziaz erabilitako baliabide teknikoek Anna O-ren gaitzaren sendabidearen bila eramango gaituzten. Sendatuko ote da Anna?

HAMLET GORROTO DUT

Andrew Rally, telezaborreko aktore ospetsua da. Bere neskalagunarekin, Hollywood utzi eta New Yorkera doa, esperientzia berrien bila. Bertan, “Hamlet” antzezteko aukera emango diote eta Andrewk Hollywoodeko diruaren edota benetako artea egitearen artean aukeratu beharko du.

SWEENEY

Benjamin Barker, bere sorterrira itzuli da hainbat urteren ondoren, iraganeko kontu ilunen mendeku bila; Emakume ikusezinak hegalik gabe askatasun bila dabiltza; hauek eta beste hainbat pertsonaiek
argituko dituzte Londres beltzeko gertaerak.

LUKURRERIA, LIZUNKERIA ETA HERIOTZAREN ERRETAULA

Bi kontalari. Helburu bat: Don Pedroren etxera iristea. Ibilbide horretan hiru istorio: “LOTURA”, “PAPEREZKO ARROSA” eta “SORGINDUA”. Hiru errealitate ezberdin hauen atzean, lotzen dituen zerbait dago: gizakiaren degradazioan eta deformazioan sakontzeko beharra. Ikusleak Electus itsua eta Maria Virula izango ditu bidai lagun, Valle-Inclánen “Lukurreria, Lizunkeria eta heriotzaren errataula” honetan.