Guri buruz

Zer da Eromen?

Eromen Elkarte Artistikoa irabazi asmorik gabeko elkartea da. Arte eszenikoak adin guztietako pertsonengana iristea du helburu. Horretarako bi egitasmo nagusi ditu: Arte Eszenikoen Eskola eta Zestoako Antzerki Astea.

Nork zuzentzen du?

Amancay Gaztañagak (Ekuador, 1980)

Arte Dramatikoan lizentziatura dauka Gaztañagak RESAD-etik (Real Escuela de Arte Dramatico). Tragedia grekoa landu du Grezian eta Hasame Hoyauteren Interpretazio Masterra du. Ekialdeko dantzen eta biolin irakasle izateko tituluak ere baditu Gaztañagak.

Bere ibilbidean zehar lan desberdinak uztartu ditu; aktore bezala antzerkian (“Quijote”, ”Soinujolearen semea“, “Euli-giro”, “Uda gau bateko ametsa”, “Agur eta dolore” eta “Matriuska” esaterako); telebistan (“El Comisario”, “Goenkale”,“3txulo” edota Alardea) eta zineman (“Los que lloran solos” edota “El jardín de las Delicias”). Musika alorrean ere jarduten du Grises taldearekin eta proiektu artistiko desberdinak zuzendu ditu; hala nola ZULO film laburra, Zestoako Lili Jauregiko antzerki bisitak, “Kaffka” antzezlana, “A Lurpean” kale antzerkia edota “Atzerrian lurra garratz”. Eskolarentzako berriz  “Hysteria”, “Elurra” eta “Florida” sortu ditu ikasleek antzezteko.

Babesleak

Herritik eta herriarentzat, kulturaren alde lanean. Eskerrik beroenak: 

 

  

.