Eskola


Zestoako Arte Eszenikoen Eskola proiektua lantzen dugu. Haur, gazte eta helduentzako programa desberdinak ditugu:

* Antzerkia haur eta gazteentzat (6-15 urte)
* Antzerkia helduentzat (16 urtetik aurrera)
* Atrezzo eta jantzigintza helduentzat
* Alor desberdinetako ikastaro laburrak

Ikasleei heziketa profesional eta global bat eskaini nahi diegu eta horretarako teknika eta ariketa desberdinak lantzen dira klaseetan. Genero guztietako antzezlan klasiko eta garaikideak oholtzaratzen dituzte ikasleek.

Berdintasunetik eta euskaraz, hor goaz.